INFOBIZKAIA 97 ----------------- BEHARKIZUNAK INFOBIZKAIA 97 kontsultatzeko, nahiko da IBM ordenagailu pertsonala edo bateragarria edukitzea, DOS sistema eragilea darabilena eta ondoko ezaugarriak dituena: - 386 prozesadorea edo hobea (486 gomendatzen dugu). - 4 Mb-ko RAM memoria. - 7 Mb hutsik disko finkoan. - VGA txartel grafikoa. - Sagua erabiltzea komeni da. INSTALAZIOA Garrantzisua: Bateraezintasunak bastertzeko, irakurri "Azaldu ohi diren arazoak" atala, eta jardun ondorioen arabera. Sortu xede-direktorio bat (e.b.: INFOBIZ) eta deskonprimitu itzazu barruan dituen fitxategi guztiak (ez dago direktoriorik habiratuta). Programa exekutatzeko, idatzi INFOBIZ eta saka "intro" teklari. AZALDU OHI DIREN ARAZOAK - Programa ez dabil Windows 95-ean: * Berrasi MS-DOS eran, eta tekleatu: C:\> INFOBIZ - Programa ez dabil DOS ataza bat Windows-en egitean ( Windows 3.x soilik). * Edita ezazu SYSTEM.INI fitxategia eta sartu ondoko lerroa: [386Enh] device=c:\infobiz\windpmi.386 - Programak ez du nahikoa memoriarik: * Ken itzazu programa "egoiliar" guztiak, saguaren kontrolatzailea izan ezik, eta exekuta ezazu berriro. * Egizu kontsulta DOS memorian kargatzeko aukerez, batez ere 5.0 bertsioa edo ondoren bat badarabiltzu. - Programak ezin ditu ireki fitxategi batzuk, baina direktorioan daude. * Egiazta ezazu CONFIG.SYS fitxategiak FILES lerroan 40 jarrita duela, edo gehiago. - Sagua ez dabil behar bezala, saguaren erakuslea ez da mugitzen edo pantailan arrasto oso gogaikaria uzten du. * Egiazta ezazu driverra saguaren serie-portu berean instalaturik dagoela (COM1/COM2). * Egunera ezazu zeure saguaren driverra eta jarri oraintsuagoko bertsioa. - Programa okerra azaldu eta amaitu egiten da edo ordenagailua gelditu egiten da. * Egiaztatu dugu programa ez dabilela ongi Microsoft-en azkenengo sagu-driverretatik batzuekin (batez ere 9.01 bertsioarekin). Ken ezazu eta beste bat jarri haren ordez, desaktibatu edo exekutatu programa Windowsetik (Windows 3.x soilik). - Inprimaldiak denbora gahiegi erauten du, edo okerra gertatzen da eta memoria nahikoa ez dagoela esanez amaitzen da. * Aukera ezazu bareizmen txikiagoa edo jarrai lehen memoria gehiago lortzeko azaldu ditugun prozedurei. - Programa exekutatzean, programan bertan sartu baino lehen okermezua agertzen da inglesez. * Egiazta ezazu HIMEM.SYS memoria hedatuaren gestorea, sistema eragilean dagoena, instalaturik dagoela. Hala ez bada, gehi ezaiozu onoko lerroa CONFIG.SYS fitxategiari: device=c:\dos\himem.sys * QEMM badarabiltzu, ezaba ezazu edo aldatu ondoko lerroa: rem device=c:\qemm\qdpmi.sys swapfile=dpmi.swp swapsize=1024